Maria Jesus Arantzamendik 37 urtez estetika eta terapia zentroan behar egin eta gero, orain, erretiratu egingo da. Eta bere erreleboa hartuko dute Estibalitz Garagartzak eta Martin Peña.
Aurrerantzean zer nolako funtzionamendua edukiko duzue?
Orain arte modura jarraituko dugu. Marijek egiten zuen estetika eskaintzagaz jarraitzeaz gain, gauza gehiago be eskainiko ditugu. Martin, orain arte bezala, osteopatia, masaje eta akupunturaz gain, osteopatia kraneala, bisferala eta mandibulako mugimenduak zuzentzeaz arduratuko da. Luzkaetak eta lesioen tratamenduak be landuko ditu.
Ze berrikuntza eskainiko duzue?
Nik estetika egin eta gero, Llodion bi urtez makillaje espezialitatea egin nuen. Nire berezitasunak ezkonberriak eta jaietako makillajea (efektu bereziak) dira.
Tratamendu gehiago be egingo dituzu, ezta?
Bai. Adineko tratamenduak esaterako; Indiba errediofrekuentziaren bidez azala gaztetzeko emaitza ezinhobeak lortzen dira lehengo sesiotik. Betuleen luzaketa naturala be eskaintzen dugu. Horretan, betuleak ilez-ile luzatu eta bolumena ematen diegu. Tratamendu horrek ez du inolako kontraindikaziorik, izan be, ez du begia edota azala ukitzen.
Zer gehiago eskaintzen duzue?
Portzelanazko eta gelezko atzaskalak be egiten ditugu. Horiek hilabete irauten dute eta bi asteko bermea dute. Gainera, begien, betuleen, ezpainen eta titi buruen mikropigmentazioa egiten dugu. Inongo konpromisorik gabe aurrekontuak egiten ditugu.
Drainatze linfatikoa be eskaintzen duzue. Zertan datza?
Oso masaje leuna da. Odol zirkulazioan arazoak dituztenentzat egokia. Hala nola, Sintron hartzen dutenentzat, barizeak dituztenentzat…
Urte guztirako eskaintza finkoa daukazue?
Urtean hainbat eskaintza egiten ditugu eta horien barri gure bezeroei zuzenean ematen diegu. Internet bidez, sare sozialetan, gure eskaintza be eskuragai dago (Facebook-Kiro Osasun Zentroa).
Marije, zerbait gehitu nahi duzu?
Eskerrak eman nahiko nizkieke urte luze hauetan gugan konfidantza izan duten guztiei. Esker ona erakustea besterik ez zait geratzen.