Zaloaren aldeko kantu txapelketa lehiatuko da azaroaren 24an Etxebarriko udaletxean. Lea-Artibaiko kantu zale guztiek dute aukera txapelketan parte hartzeko, eta urtero modura, banaka, binaka zein taldeka aritu ahalko dira. Taldeen kasuan baina, gehi...
Mutrikuko Udal Kultura Batzordeak prest dauka guztia Antzerkiaz Blai ekimenak herriko agertokiak hartzeko. Zapatuan egingo da lehen antzezlana: Arizan taldearen Asaba zaharraren oihartzuna. Zabiel Kultur Etxean izango dute antzerkizaleek hitzordua, 20:...
Euskal Zine eta Bideo Bilerak 30 laburmetrai jarriko ditu aurten jendaurrean. Azaroaren 26tik abenduaren 1era ospatuko da Lekeitioko 35. zine eta bideo jaialdia. Amateur mailako hamazazpi sortzailek eta profesional mailako hamairuk parte hartuko dute aurtengo bileran, gehienak bizkaitarrak. Horrela, bi nafar, hamabi gipuzkoar eta hamasei bizkaitar aurkeztu dira Zine eta Bideo Bilerara; bost dira Lea-Artibai eskualdekoak, eta horietatik lau lekeitiarrak. Lehiaketako laburmetraiez gainera, lehiaketaz kanpo aurkeztuko diren beste lan bi be ezagutzera emongo dituzte: Urko Olazabal eta Xut-en Lekeitio, arteak kalean erreportaia, eta Koldo Leniz lekeitiarraren Emakumeen Ahalduntzea, aldaketarako giltza dokumentala.
Hainbat ekarpen egin dituzte herritarrek udal ordezkariekin batera egiten dabiltzan batzarretan. Inguruko auzokoekin bilerak eginda, herriguneko bizilagunekin batu zen joan den astean Markina-Xemeingo Udala, astelehenean erretiratuen txanda izan zen, e...
23 lagunek parte hartu dute aurten Ekozain ekologia taldeak antolatu duen Ekoargazki Lehiaketan. Domeka goizean atera zituzten parte hartzaileek argazkiak, eta dagoeneko, ia danek entregatu dute lehiaketarako aukeratutako lana. Aurtengo gaia ibaia eta ...