Markina-Xemeingo Udala eta herritarren arteko bilerak aurrera jarraitzen dute
Hainbat ekarpen egin dituzte herritarrek udal ordezkariekin batera egiten dabiltzan batzarretan. Inguruko auzokoekin bilerak eginda, herriguneko bizilagunekin batu zen joan den astean Markina-Xemeingo Udala, astelehenean erretiratuen txanda izan zen, e...
Hainbat ekarpen egin dituzte herritarrek udal ordezkariekin batera egiten dabiltzan batzarretan. Inguruko auzokoekin bilerak eginda, herriguneko bizilagunekin batu zen joan den astean Markina-Xemeingo Udala, astelehenean erretiratuen txanda izan zen, eta barikuan, 19:00etan alkartuko dira gazteekin kultur aretoan. Batzar guztiak amaitutakoan, balorazioa egin eta emaitzak jakitera emongo dituzte udal ordezkariek.