30 laburmetraik lehiatuko dute Lekeitioko Zine eta Bideo Bilerako ‘Antzarra’
Euskal Zine eta Bideo Bilerak 30 laburmetrai jarriko ditu aurten jendaurrean. Azaroaren 26tik abenduaren 1era ospatuko da Lekeitioko 35. zine eta bideo jaialdia. Amateur mailako hamazazpi sortzailek eta profesional mailako hamairuk parte hartuko dute aurtengo bileran, gehienak bizkaitarrak. Horrela, bi nafar, hamabi gipuzkoar eta hamasei bizkaitar aurkeztu dira Zine eta Bideo Bilerara; bost dira Lea-Artibai eskualdekoak, eta horietatik lau lekeitiarrak. Lehiaketako laburmetraiez gainera, lehiaketaz kanpo aurkeztuko diren beste lan bi be ezagutzera emongo dituzte: Urko Olazabal eta Xut-en Lekeitio, arteak kalean erreportaia, eta Koldo Leniz lekeitiarraren Emakumeen Ahalduntzea, aldaketarako giltza dokumentala.
Euskal Zine eta Bideo Bilerak 30 laburmetrai jarriko ditu aurten jendaurrean. Azaroaren 26tik abenduaren 1era ospatuko da Lekeitioko 35. zine eta bideo jaialdia. Amateur mailako hamazazpi sortzailek eta profesional mailako hamairuk parte hartuko dute aurtengo bileran, gehienak bizkaitarrak. Horrela, bi nafar, hamabi gipuzkoar eta hamasei bizkaitar aurkeztu dira Zine eta Bideo Bilerara; bost dira Lea-Artibai eskualdekoak, eta horietatik lau lekeitiarrak.
Lehiaketako laburmetraiez gainera, lehiaketaz kanpo aurkeztuko diren beste lan bi be ezagutzera emongo dituzte: Urko Olazabal eta Xut-en Lekeitio, arteak kalean erreportaia, eta Koldo Leniz lekeitiarraren Emakumeen Ahalduntzea, aldaketarako giltza dokumentala.