Erdigunetik kanporako bizilagunek bihar jasoko dute udal informazioa Zabielen
Gaur arratsaldean herri erdigunekoek eta bihar herrigunetik kanporako auzoetan bizi direnek jasoko dute udal informazioa Zabiel kultur etxean. Hitzordua 19:00etarako egin dute udal ordezkariek herritarrekin. Astigarribia, Olabarrieta, Ibiri, Olatz, Mi...
Gaur arratsaldean herri erdigunekoek eta bihar herrigunetik kanporako auzoetan bizi direnek jasoko dute udal informazioa Zabiel kultur etxean. Hitzordua 19:00etarako egin dute udal ordezkariek herritarrekin. Astigarribia, Olabarrieta, Ibiri, Olatz, Mijoa, Galdona, Laranga, Txurruka Tenienteak, Iriagirre, San Agustin, Urazamendi, Pikupe, Hirigibel, Olatza bidea, Samikolla eta Isabel Lobianoko bizilagunek eskaerak bideratu ahalko dizkiete udal ordezkariei, bai eta 2013ko aurrekontuetarako proposamenak egin ere.
