Kalitate handiko filmak eskainiko ditu Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo bilerak
Dana dago prest 35. Euskal Zine eta Bideo Bilerari hasiera emoteko. Guztira, lehiaketa barruko 30 lan eta lehiaketaz kanpoko beste bi ikusteko aukera izango dute zine zaletuek. Lan horien barri emon dute gaur goizean kultur etxean Maitane Larrauri Lekeitioko alkateak, Kepa Arruza kultur zinegotziak, Benito Ansola Euskal Zine Bileraren zuzendariak eta Jose Luis de la Torre zine bileraren sortzaile eta antolatzaileak. Lanen kalitate maila handia goraipatu eta profesional eta amaurren artean dagoen gero eta desberdintasun txikiagoa azpimarratu dituzte. Azaroaren 27an hasiko dira lanen emanaldiak, eta abenduaren 1ean egingo den amaiera ekitaldiagaz amaituko dira. Guztiak 19:30ean izango dira Ikusgarri zine aretoan. Egitaraua: Martitzena Harek egunek Larrazabaleko eskolan. Egilea: Asier Abio Olazar. Ezaugarriak: profesionala, dokumental edo erreportaia, 27’. A Guiri in Ireland. Egilea: Pendejo. Ezaugarriak: amateurra, dokumental edo erreportaia, 10’. Damudot, heriotza da bakea dakarren bakarra. Egilea: Oier Flores Zelaieta. Ezaugarriak: profesionala, dokumental edo erreportaia, 27’. Lagun mina. Egilea: Jose Mari Goenaga. Ezaugarriak: profesionala, argumentuzkoa, 13’. Tortila. Egilea: Iñigo Lopez Casteñeda. Ezaugarriak: amateurra, argumentuzkoa, 10’20’’. Bidasorta, odol hondarrak. Egilea: Roberto Nuñez Velasco. Ezaugarriak: profesionala, argumentuzkoa, 12’34’’. Eguaztena Lekeitio. Arteak kalean. Egilea: Urko Olazabal eta Xut. Ezaugarriak: Lehiaketaz kanpo, dokumental edo erreportaia, 7’. Arrasate 1936:Emakumea, gerra eta errepresioa. Egilea: Dragoi produkzioak. Ezaugarriak: profesionala, [...]
Dana dago prest 35. Euskal Zine eta Bideo Bilerari hasiera emoteko. Guztira, lehiaketa barruko 30 lan eta lehiaketaz kanpoko beste bi ikusteko aukera izango dute zine zaletuek. Lan horien barri emon dute gaur goizean kultur etxean Maitane Larrauri Lekeitioko alkateak, Kepa Arruza kultur zinegotziak, Benito Ansola Euskal Zine Bileraren zuzendariak eta Jose Luis de la Torre zine bileraren sortzaile eta antolatzaileak. Lanen kalitate maila handia goraipatu eta profesional eta amaurren artean dagoen gero eta desberdintasun txikiagoa azpimarratu dituzte.
Azaroaren 27an hasiko dira lanen emanaldiak, eta abenduaren 1ean egingo den amaiera ekitaldiagaz amaituko dira. Guztiak 19:30ean izango dira Ikusgarri zine aretoan.
Egitaraua:
Martitzena
- Harek egunek Larrazabaleko eskolan. Egilea: Asier Abio Olazar. Ezaugarriak: profesionala, dokumental edo erreportaia, 27’.
- A Guiri in Ireland. Egilea: Pendejo. Ezaugarriak: amateurra, dokumental edo erreportaia, 10’.
- Damudot, heriotza da bakea dakarren bakarra. Egilea: Oier Flores Zelaieta. Ezaugarriak: profesionala, dokumental edo erreportaia, 27’.
- Lagun mina. Egilea: Jose Mari Goenaga. Ezaugarriak: profesionala, argumentuzkoa, 13’.
- Tortila. Egilea: Iñigo Lopez Casteñeda. Ezaugarriak: amateurra, argumentuzkoa, 10’20’’.
- Bidasorta, odol hondarrak. Egilea: Roberto Nuñez Velasco. Ezaugarriak: profesionala, argumentuzkoa, 12’34’’.
Eguaztena
- Lekeitio. Arteak kalean. Egilea: Urko Olazabal eta Xut. Ezaugarriak: Lehiaketaz kanpo, dokumental edo erreportaia, 7’.
- Arrasate 1936:Emakumea, gerra eta errepresioa. Egilea: Dragoi produkzioak. Ezaugarriak: profesionala, dokumental edo erreportaia, 30’.
- Bertigo Governors. Egilea: David Zabala Erezuma. Ezaugarriak: profesionala, sormenezkoa, 5’.
- Erregeak hil. Egilea: Andres Elizondo. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 1’15’’.
- Zeinek gehiago iraun. Egilea: Gregorio Muro Harriet. Ezaugarriak: profesionala, argumentuzkoa, 12’.
- Kontaidazu… Egilea: Ariane Irazusta Agirrezabala. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 4’45’’.
- Potxuak kaleak hartzen. Egilea: Eider Etxebeste Agirre eta Maialen Kaltzakorta Kortabarria. Ezaugarriak: amateurra, dokumental edo erreportaia, 20’.
Eguena
- Emakumeen ahalduntzea, aldaketarako giltza. Egilea: Koldo Leniz. Ezaugarriak: lehiaketaz kanpo, dokumental edo erreportaia, 54’30’’.
- Katebegitik. Egilea: Iban del Campo Uribarrena. Ezaugarriak: profesionala, sormenezkoa, 8’30’’
- Bermeo 1912. Egilea: Alberto Bilbao Arizmuño. Ezaugarriak: amateurra, argumentuzkoa, 26’30’’.
- The Zealot. Egilea: Irune Gurtubai. Ezaugarriak: amateurra, argumentuzkoa, 12’30’’.
Barikua
- Gure arbasoen ogibidea. Egilea: Carlos Iglesias Serrano. Ezaugarriak: profesionala, dokumental edo erreportaia, 3’.
- Cross culture surf, part 1 Lahinch. Egilea: Pello Salaberria Atxa. Ezaugarriak: amateurra, dokumental edo erreportaia, 9’24’’.
- Kutxa Beltza. Egilea: Leire Barturen Torre. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 4’39’’.
- Desentxufatuak. Egilea: David Bernues Suarez. Ezaugarriak: profesionala, sormenezkoa, 10’.
- Gozo eta Hits. Egilea: Mentxu Sesar Iglesias. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 4’.
- Gatza. Egilea: Juan Bidegain Urruzuno. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 6’10’’.
- Gernika. Egilea: Angel Sandimas. Ezaugarriak: profesionala, sormenezkoa, 12’49’’.
- Lekeitioko Malkoa. Egilea: Eidabe. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 11’11’’.
- Lanbroa. Egilea: Mikel zatarain Berasarte. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 5’11’’.
- Oinaze Egoitzak. Egilea: Asier Sustaeta Zabala. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 9’30’’.
- Txiki Txoko, berrogei urte. Egilea: Jon Grande Badiola. Ezaugarriak: amateurra, dokumental edo erreportaia, 30’.
Zapatua
- Bazekiten. Egilea: Juan Bidegain Urruzuno. Ezaugarriak: amateurra, argumentuzkoa, 6’10’’.
- Edozer! Egilea: Iñaki Beraetxe Illarreta. Ezaugarriak: profesionala, argumentuzkoa, 6’45’’.
- Airean. Egilea: Sergio Martinez eta Naiara Gallego. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 1’.
- Hamaiketakoa. Egilea: telmo Esnal. Ezaugarriak: profesionala, argumentuzkoa, 4’.