Aupa Romero Lagunarteak urteko azken bazkaria egingo du abenduaren 1ean
Igor Romero txirrindulari mutrikuarrak txirrindularitza albo batera utzi duela eta, lagunarteak ez du beste barik agurtu nahi izan, eta nola edo hala «merezi duen agurra» emateko ekimena antolatu dute abenduaren 1erako. Ez da bazkari soil bat izango...
Igor Romero txirrindulari mutrikuarrak txirrindularitza albo batera utzi duela eta, lagunarteak ez du beste barik agurtu nahi izan, eta nola edo hala «merezi duen agurra» emateko ekimena antolatu dute abenduaren 1erako.

Ez da bazkari soil bat izango. Egun osoko jaia izango da. Lagunartekoa, erabat.09:30ean bizikleta irteera egingo dute lagunarteko kideek, goiko geltokitik abiatuta. Ondoren, 13:00etan, poteoari hasiera emango diote, Loretxu tabernan.
14:30ean aldiz, autobusa hartuko dute, goiko geltokian. Eta San Juan jatetxera joango dira bazkaltzen.
Bapo jan eta gero, Romerori agurra egingo diote eta oparien zozketa egingo dute.
Jai giroak ez du hutsik egingo beste behin be Lagunarteak antolatu duen ekimenean. Eta herritarrei parte hartzeko gonbitea luzatu diote. «Txartelak erosteko azken eguna domeka da».
Txartelak salgai daude (20 euro; bazkaria eta autobusa) Subeltz, Bodegoia, Zubiaram, Txalaparta eta Turbinan (Deba).
Lagunartearen indarra
Bada, Romerok txirrindularitza alboratu duela eta, penaz dago lagunartea. «Lehen egunetik lagunarteak izan duen indarra ikusita, ezin genuen besterik gabe bukatu eta urteko azken bazkaria egingo dugu, denok emandako berotasuna eskertu eta Igorrek merezi duen agurra jasotzeko», gaineratu dute Lagunarteko kideek.
Bateko edo besteko sorpresekin, denaren gainetik, lagunengandik lagunarentzako egindako jaia izango da abenduaren 1ekoa.