Guzur Etxeko hitzaldi aretoa bete egin du Uxuren ‘Emakumea eta kartzela’ berbaldiak
62 lagun batu dira Uxu Emakumeen Taldeak antolatutako hitzaldian. Urtza Alkorta eta Aiora Epelde preso ohiek emakumeek kartzelan bizi duten egunerokotasuna atera zuten azalera, espetxeetako zuzendaritzek gizon eta emakumeen artean egiten dituzten ezbe...
62 lagun batu dira Uxu Emakumeen Taldeak antolatutako hitzaldian. Urtza Alkorta eta Aiora Epelde preso ohiek emakumeek kartzelan bizi duten egunerokotasuna atera zuten azalera, espetxeetako zuzendaritzek gizon eta emakumeen artean egiten dituzten ezberdintasunak agerian utziz. Ekimena Ondarroako Udalak azaroaren 25erako antolatutako egitarauaren baitan dago. Lorea Bilbao TATeko kidea be hitz egitekoa zen, baina ezinezkoa izan zuen Ondarroara etortzea.