Jardunbide Egokienei Udalsarea 21 Sariak banatu ziren herenegun. Bost sari banatu zituzten, eta horietatik bi Debabarrenean geratu dira: Elgoibarko Udalak eta Debegesak sari bana jaso dute, Emugi eta Bizigura Deba Ibaia ekimenengatik. Bestetik, Bizigura Deba Ibaia egitasmoaren baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiko brigada bat landare inbaditzaileak errotik kentzeko lanetan ari da egunotan. Herenegun Elgoibarren egon ziren (goiko argazkian), eta atzo Mendarion eta Deban jardun zuten.
62 lagun batu dira Uxu Emakumeen Taldeak antolatutako hitzaldian. Urtza Alkorta eta Aiora Epelde preso ohiek emakumeek kartzelan bizi duten egunerokotasuna atera zuten azalera, espetxeetako zuzendaritzek gizon eta emakumeen artean egiten dituzten ezbe...
Aurrera Mendi Taldeak antolatuta, XII. Mendi Astea ospatuko da abenduaren 2ra bitartean Ondarroan. Aste honetan hasi dira ekimenak antolatzen Aurrera Mendi Taldekoak. Eguaztenean izen zen lehenengoa, eta gaur eta bihar izango du jarraipena GPS oinarriz...
Udalak facebook-eko orrialdea sortu du (Mutrikuko Udala) eta Twitterreko kontua ere egin du (@mutrikukoudala). Orain arte udalak bere ekintzen berri webgunean ematen bazuen be, bestelako jauzi bat eman nahi izan dute arduradunek. Bada, argazki galeriak, ekimenak eta bestelako eskaintzak eskainiko ditu Mutrikuko Udalak sare sozialen bidez. Facebook-en esaterako, dagoeneko ikusgai dago Antzerkiaz Blaiko argazki galeria, besteak beste. Eta Twitterreko jarraitzaileak be gorantza doaz. Horrela bada, Mutrikuko Udalak herritarrei sare sozialetan ere udalaren jarduna jarraitzeko gonbitea luzatu nahi izan die.
Zaloaren aldeko IV. Kantu Txapelketa egingo da zapatuan, Etxebarriko udaletxean, 16:00etan. Hamar taldek parte hartuko dute, horietatik zortzik taldeka abestuko dute, eta bik banaka. Emanaldia doakoa izango da eta antolatzaileek herritarrei bertara ger...
Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak antolatuta pala txapelketa jokatuko da abenduan Markina-Xemeingo frontoi txikian. Aurten be, txapelketa, Markina-Xemein zein inguruko herrietako bizilagunei zabalik dago. Txapelketa binaka jokatuko da, eta teniseko pel...