Udalsarea 21 Sarietako bat jaso du Debegesak, Bizigura Deba Ibaia ekimenagatik
Jardunbide Egokienei Udalsarea 21 Sariak banatu ziren herenegun. Bost sari banatu zituzten, eta horietatik bi Debabarrenean geratu dira: Elgoibarko Udalak eta Debegesak sari bana jaso dute, Emugi eta Bizigura Deba Ibaia ekimenengatik. Bestetik, Bizigura Deba Ibaia egitasmoaren baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiko brigada bat landare inbaditzaileak errotik kentzeko lanetan ari da egunotan. Herenegun Elgoibarren egon ziren (goiko argazkian), eta atzo Mendarion eta Deban jardun zuten.
Jardunbide Egokienei Udalsarea 21 Sariak banatu ziren herenegun. Bost sari banatu zituzten, eta horietatik bi Debabarrenean geratu dira: Elgoibarko Udalak eta Debegesak sari bana jaso dute, Emugi eta Bizigura Deba Ibaia ekimenengatik.
Bestetik, Bizigura Deba Ibaia egitasmoaren baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiko brigada bat landare inbaditzaileak errotik kentzeko lanetan ari da egunotan. Herenegun Elgoibarren egon ziren (goiko argazkian), eta atzo Mendarion eta Deban jardun zuten.