XII. Mendi Astea ospatuko du Aurrera Mendi Taldeak
Aurrera Mendi Taldeak antolatuta, XII. Mendi Astea ospatuko da abenduaren 2ra bitartean Ondarroan.
Aste honetan hasi dira ekimenak antolatzen Aurrera Mendi Taldekoak. Eguaztenean izen zen lehenengoa, eta gaur eta bihar izango du jarraipena GPS oinarriz...
Aurrera Mendi Taldeak antolatuta, XII. Mendi Astea ospatuko da abenduaren 2ra bitartean Ondarroan.
Aste honetan hasi dira ekimenak antolatzen Aurrera Mendi Taldekoak. Eguaztenean izen zen lehenengoa, eta gaur eta bihar izango du jarraipena GPS oinarrizko ikastaroak. Goi mendiko teknikarien eskutik jasoko dituzte klaseak interesdunek. Datorren eguaztenean, barriz, Aurrera Mendi Taldeak aurten burututako ekimenen barri emongo du diapositiba emanaldiagaz lagunduta, eta ondoren, mendiko segurtasunaren gaineko hitzaldia emongo du Mikel Barcinellak. Ekimenak Kofradi Zaharrean izango dira, 20:00etan.
Txapelketa eta irteera
Diapositibak izango dira bai eta Willy BaƱalesek Kofradi Zaharrean eskainiko duen emanaldiaren muina. Eskaladak munduan zehar gaiari buruz arituko da eskalatzaile eta mendizale bizkaitarra 20:00etan hasita.
Kofradia zaharretik kiroldegira igaroko dira ekimenak zapatuan, 10:00etan hasita, Eskola Kirol Boulder Txapelketa lehiatuko da-eta bertan.
Domekan barriz, 08:30ean batuko dira Ondarroako Alamedan, Aurrera Mendi Taldekoak, Berriatuko Madalenarainoko igoera egiteko. Berriatutik be igo ahal izango da, eta 10:30ak inguruan hasiko dute ibilbidea.
Tontorrera ailegatutakoan, eguerdi partera, Finalista Eguna ospatuko dute bertan, eta urtero legez, mendi taldeen artean urtean antolatutako irteera gehienetan parte hartu dutenak sarituko dituzte.