Pala txapelketa antolatu du abendurako Markinako Gazte Asanbladak
Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak antolatuta pala txapelketa jokatuko da abenduan Markina-Xemeingo frontoi txikian. Aurten be, txapelketa, Markina-Xemein zein inguruko herrietako bizilagunei zabalik dago. Txapelketa binaka jokatuko da, eta teniseko pel...
Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak antolatuta pala txapelketa jokatuko da abenduan Markina-Xemeingo frontoi txikian. Aurten be, txapelketa, Markina-Xemein zein inguruko herrietako bizilagunei zabalik dago.
Txapelketa binaka jokatuko da, eta teniseko pelota erabiliko dela jakitera emon dute antolatzaileek. Partiduak 25 tantukoak izango dira, eta frontoi txikian jokatuko dira.
Txapelketa abenduan izango bada be, azaroan emon behar da izena, eta 25a izango da horretarako azken eguna. Parte hartu nahi duenak Erlatx edo Sakris tabernetan zein Gaztetxean emon dezake izena, edo bestela 645 006 312 telefono zenbakira deitu.