Mutrikuko Udala, Facebook-en eta Twitterren
Udalak facebook-eko orrialdea sortu du (Mutrikuko Udala) eta Twitterreko kontua ere egin du (@mutrikukoudala). Orain arte udalak bere ekintzen berri webgunean ematen bazuen be, bestelako jauzi bat eman nahi izan dute arduradunek. Bada, argazki galeriak, ekimenak eta bestelako eskaintzak eskainiko ditu Mutrikuko Udalak sare sozialen bidez. Facebook-en esaterako, dagoeneko ikusgai dago Antzerkiaz Blaiko argazki galeria, besteak beste. Eta Twitterreko jarraitzaileak be gorantza doaz. Horrela bada, Mutrikuko Udalak herritarrei sare sozialetan ere udalaren jarduna jarraitzeko gonbitea luzatu nahi izan die.
Udalak facebook-eko orrialdea sortu du (Mutrikuko Udala) eta Twitterreko kontua ere egin du (@mutrikukoudala). Orain arte udalak bere ekintzen berri webgunean ematen bazuen be, bestelako jauzi bat eman nahi izan dute arduradunek. Bada, argazki galeriak, ekimenak eta bestelako eskaintzak eskainiko ditu Mutrikuko Udalak sare sozialen bidez.
Facebook-en esaterako, dagoeneko ikusgai dago Antzerkiaz Blaiko argazki galeria, besteak beste.
Eta Twitterreko jarraitzaileak be gorantza doaz. Horrela bada, Mutrikuko Udalak herritarrei sare sozialetan ere udalaren jarduna jarraitzeko gonbitea luzatu nahi izan die.