1.400 herritar argi barik geratu dira gaur Mutrikun, zuhaitz bat linea elektrikoaren gainera jausi eta gero
Iberdrolak jakin eragin duenez goizean goiz gertatu da dena. “Zuhaitzak mozten zebilen enpresa batek zuhaitz bat bota du, eta linea elektrikoaren gainera erori da”. Ondorioz, 1.400 herritar argi barik geratu dira, udaletxea tartean. Eguerdi...
Iberdrolak jakin eragin duenez goizean goiz gertatu da dena. “Zuhaitzak mozten zebilen enpresa batek zuhaitz bat bota du, eta linea elektrikoaren gainera erori da”. Ondorioz, 1.400 herritar argi barik geratu dira, udaletxea tartean. Eguerdirako 400 bezerok oraindik argi barik jarraitzen zuten. “Bi edo hiru ordutan konponduko dugu arazoa”, adierazi du Iberdrolak.
Dena dela, Iberdrolak bere errua ez dela izan esan du.
Argirik ez denez egon, udaletxean, esaterako, ezin izan dute normaltasunez behar egin.