Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Antxoa biomasa hazi egin dela eta, arrantzaleak baikor daude datorren urtera begira

30-38 mila tona egotetik 142 mila tona egotera pasatu da antxoa biomasa. «Datu onak dira, altuak, eta arrantzaleak baikor daude datorren urtera begira», adierazi dute Ondarroako kofradiako arduradunek. Udazkenean egindako azterketan jasotako datuek erakusten dutenez beraz, antxoa masa gorpuztu egin da. Urtean bi neurketa egiten direla argitu dute kofradiako arduradunek, udaberrian eta udazkenean. Bada, udaberriko neurketan zenbat antxoa arrautza dauden neurtzen da. Udazkeneko azterketak ostera, arrautza horietatik zenbatek aurrera egin duten neurtzen da. Horrela bada, antxoa masa erreala zein den udazkeneko neurketan jakiten da . «Aurtengo azterketen emaitzei begiratuta, antxoa hazi egin dela ikusten da. Ikertzaileek 142.000 tona daudela diote». Espeziea «arriskuan» zegoelako gelditu zen antxoa kanpaina 2006. urtetik 2010era. «Orduan 30.000 eta 38.000 tona zeudela esaten zuten azterketek. Eta horixe da arrisku muga». Orain ostera, datuak ia laukoiztu egin dira. Jasotako emaitzen aurrean, arrantzaleak 2013ko kanpaina ona izango dela uste dute. «Baikor daude». Iazko eta aurtengo kanpainak 2011n antxoa arrantzatzeko debekua kendu zenean, Ondarroan 3.500.00 kilo antxoa harrapatu zituzten. Baina arrantzatutako kopuruak behera egin du aurten; 2.780.000 kilo harrapatu dira, baina 2011n baino denbora gutxiagoan. Gasolioaren prezioaren eraginez, arrantzaleak asko zabaldu barik ibili dira azken urte honetan. Era berean, kanpaina kondentsatua egin dute aurten. 2011n berdeleta amaitu eta berehala [...]

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2012/12/06

30-38 mila tona egotetik 142 mila tona egotera pasatu da antxoa biomasa. «Datu onak dira, altuak, eta arrantzaleak baikor daude datorren urtera begira», adierazi dute Ondarroako kofradiako arduradunek. Udazkenean egindako azterketan jasotako datuek erakusten dutenez beraz, antxoa masa gorpuztu egin da.
Urtean bi neurketa egiten direla argitu dute kofradiako arduradunek, udaberrian eta udazkenean. Bada, udaberriko neurketan zenbat antxoa arrautza dauden neurtzen da. Udazkeneko azterketak ostera, arrautza horietatik zenbatek aurrera egin duten neurtzen da. Horrela bada, antxoa masa erreala zein den udazkeneko neurketan jakiten da . «Aurtengo azterketen emaitzei begiratuta, antxoa hazi egin dela ikusten da. Ikertzaileek 142.000 tona daudela diote».


Espeziea «arriskuan» zegoelako gelditu zen antxoa kanpaina 2006. urtetik 2010era. «Orduan 30.000 eta 38.000 tona zeudela esaten zuten azterketek. Eta horixe da arrisku muga». Orain ostera, datuak ia laukoiztu egin dira.
Jasotako emaitzen aurrean, arrantzaleak 2013ko kanpaina ona izango dela uste dute. «Baikor daude».
Iazko eta aurtengo kanpainak
2011n antxoa arrantzatzeko debekua kendu zenean, Ondarroan 3.500.00 kilo antxoa harrapatu zituzten. Baina arrantzatutako kopuruak behera egin du aurten; 2.780.000 kilo harrapatu dira, baina 2011n baino denbora gutxiagoan. Gasolioaren prezioaren eraginez, arrantzaleak asko zabaldu barik ibili dira azken urte honetan. Era berean, kanpaina kondentsatua egin dute aurten. 2011n berdeleta amaitu eta berehala hasi ziren antxoatan eta aurten, eguraldiaren peskisan, maiatz bueltanhasi ziren.
Neurria antzekoa izan zen bi urteetan: handi-handia ere ez (35-38koa), eta galiziar asko, kantabro batzuk eta ondarrutarrak eta lekeitiarrak sartu dira Ondarroako portuan 2012ko kosteran.
Prezioari dagokionez, bataz beste, 2,24 eurotan saldu da aurten antxoa kiloa (2011n, 2,03 eurotan).

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.