Kemen Uranga estraditatzeko agindua eman du epaileak
Preso ondarrutarraren abokatuak baldintzapeko askatasun eskatu badu be, epaileak Uranga Espainiara estraditatzeko agindua berretsi du. Senideek jakin eragin dutenez, Urangak ondo dago. Hasiera baten epailea estraditazioaren aurka agertu zitekeela uste ...
Preso ondarrutarraren abokatuak baldintzapeko askatasun eskatu badu be, epaileak Uranga Espainiara estraditatzeko agindua berretsi du. Senideek jakin eragin dutenez, Urangak ondo dago. Hasiera baten epailea estraditazioaren aurka agertu zitekeela uste zuen abokatuak, neurri txiki baten. Azkenean aldiz, baiezkoa eman du.

Dena dela, senideak pozik daude Urangak ondo dagoela esan duelako. “Joan den astean espetxetik aldatu zuten eta orain hobeto dago, askoz”.
Epailearen aginduari abokatuak helegitea jarri dio eta auzi hori hile batzuk beranduako argituko dela jakin eragin dute senideek. Bien bitartean, Kemen Urangak Erresuma Batuko espetxean egoten jarraituko du.