Okelar bertso paper lehiaketako sariak Santo Tomas Egunean banatuko dira
Iaz egin bezala, aurten ere bertso bazkariarekin egingo da sariketa. Aurten, Jexux Mari Irazu eta Arkaitz Estiballes izango dira bertsolari gonbidatuak. Bertso paper sariketa bazkaldu eta gero egingo da.
Bazkaria 15:00etan egingo da, Txalaparta tabernan, eta sarrerak erosteko aukera zabalik …
Iaz egin bezala, aurten ere bertso bazkariarekin egingo da sariketa. Aurten, Jexux Mari Irazu eta Arkaitz Estiballes izango dira bertsolari gonbidatuak. Bertso paper sariketa bazkaldu eta gero egingo da.
Bazkaria 15:00etan egingo da, Txalaparta tabernan, eta sarrerak erosteko aukera zabalik dago. Txartelak Subeltz eta Txalaparta tabernetan eta Iñigo-Belen argazki dendan eskuratu daitezke: helduek 20 euro ordaindu beharko dute eta 18 urtetik beherakoek eta langabetuek, 15 euro.
