San Isidro Azoka egingo dute domekan Mendexan
Besteak beste bertoko produktuak eta landarak egongo dira salgai (loreak, barazkiak, erlegintzako produktuak, gaztak eta esnekiak, ogia eta pastelak, eskuz egindako bitxikeriak eta apaingarriak, besteak beste). Azoka 11:30etik aurrera egongo da zabalik.
Horretaz gain, bildots errea dastatzeko aukera be egongo da.Azokak irauten duen bitartean, Mendexako dantza taldeak eta trikitilariek giroa alaituko dute.