
https://www.youtube.com/watch?v=_fa2uIScrIc&feature=youtube_gdata_player Alkortak kartzelaratu aurretik, Aske Guneak zirauen bitartean, grabatu zuen bideoa. Bertan, herritarrei bera dagoeneko kartzelan badago be, bide beretik jarraizeko mezua zabaltzen die. "Hau da bidea. Kartzelak husteko garaia da. Lortu dugu. Beste garaipen txiki bat lortu dugu Ondarroako Alamedan, Euskal Herriko herri ezberdinetatik etorri den jendeagaz, egin dugun zubi harresiagaz. Donostian hasi zen eta Ondarroara etorri zen.Donostitik Ondarroara, eta Ondarroatik Euskal Herrira. Hau da bidea. Denon artean lortuko dugu eta egin egin behar dugu".