Urtza Alkota: "Zorionak, beste garaipen txiki bat lortu dugu"
https://www.youtube.com/watch?v=_fa2uIScrIc&feature=youtube_gdata_player
Alkortak kartzelaratu aurretik, Aske Guneak zirauen bitartean, grabatu zuen bideoa. Bertan, herritarrei bera dagoeneko kartzelan badago be, bide beretik jarraizeko mezua zabaltzen die. "Hau da bidea. Kartzelak husteko garaia da. Lortu dugu. Beste garaipen txiki bat lortu dugu Ondarroako Alamedan, Euskal Herriko herri ezberdinetatik etorri den jendeagaz, egin dugun zubi harresiagaz. Donostian hasi zen eta Ondarroara etorri zen.Donostitik Ondarroara, eta Ondarroatik Euskal Herrira. Hau da bidea. Denon artean lortuko dugu eta egin egin behar dugu".
Alkortak kartzelaratu aurretik, Aske Guneak zirauen bitartean, grabatu zuen bideoa. Bertan, herritarrei bera dagoeneko kartzelan badago be, bide beretik jarraizeko mezua zabaltzen die. “Hau da bidea. Kartzelak husteko garaia da. Lortu dugu. Beste garaipen txiki bat lortu dugu Ondarroako Alamedan, Euskal Herriko herri ezberdinetatik etorri den jendeagaz, egin dugun zubi harresiagaz. Donostian hasi zen eta Ondarroara etorri zen.Donostitik Ondarroara, eta Ondarroatik Euskal Herrira. Hau da bidea. Denon artean lortuko dugu eta egin egin behar dugu”.
Euskal Herriak bizi duen garaian, “kartzelak husteko garaia”, beste inor ez kartzelaratzeko deia zabaldu du Alkortak. “Beste lagun bat gehiago ezin dugu onartu kartzelara eramatea. Danon artean lortuko dugu”.
Azkenik, Alkortak eskerrak ematen ditu, jasotako babesagatik. “Aupa eta eskerrik asko benetan emandako babes, laguntza eta danagatik. Zuek barik hau ezin izango zen. Eskerrik asko denoi eta laster arte! Jo ta ke!”
Bestalde, Hitzak jakin ahal izan duenez, senideek Alkorta ikusi ahal izan dute. “Ondo dagoela esan dute. Herrigaz harro dagoela be esan die”.
HITZAk egindako bideo erreportajea: “Herri baten taupada”
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.