
Mutrikuko Hotelaren erakusketa ipini zuten Anaiarten
Euskaraz –batuaz zein mutrikuarrez– zein gazteleraz idatz daitezke gutunak. Gaia librea da, eta parte hartzaile bakoitzak nahi beste gutun aurkeztu ahal izango du, gehienez orri bikoak eta orrialde bakar batetik idatzita.
Gutunak jatorrizkoak eta argiratatu gabeak izan beharko dute, eta ezizen batekin izendatuta aurkeztuko dira, egilearen datu zehatzik gabe. Gutunazal baten barruan, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia jarri beharko ditu egileak; kanpoan, berriz, ezizena. Lanak Anaiarte Biltokira eraman edo bidali daitezke: Anaiarte taberna Beheko Plaza, 20830, Mutriku.
Hiru sari aukeran
150 eurokoa izango da lehen saria, 50 eurokoa bigarrena eta bazkidetza bat hirugarrena.
Lanak aurkezteko azken eguna martxoaren 19a izango da, eta sari banaketa maiatzaren 1ean egingo da. Informazioa gehiago eskuratu nahi dutenek Anaiarte tabernara jo beharko dute.