
Hamar laguneko talde bitan banatuta, bi gai landu zituzten: emakumeentzako indarkeriarik bariko bizimodu bat eta ingurumen eskubideak. Asanbladaren azken txanpan ekarpen guztiak eztabaidatu eta jaso zituzten.
Berdintasuna lortu eta bermatzeko bidean, behatoki baten falta somatu dute parte hatzaileek. «Berdintasun planak badaude, baina behatokirik ez, eta jarraipena egiteko zein salaketak egiteko tresna erabilgarria litzateke».
Ingurumen alorrean, berriz,
herri mailan garraio publikoaren erabilera bultzatu eta sare egoki bat osatzeko dagoen premia azaleratu zute
n. Ezinbestekotzat jo zuten baita ere arrantza bultzatzea
eta hondakin bilketa sistema egoki bat edukitzea.
Hurrengo asanblada otsailaren 1ean izango da, 10:30etik 13:30era, Kofradia Zaharrean.