Aske geratu ziren egunean bertan, urtarrilaren 20an ailegatu ziren Markina-Xemeinera Eneko Ostolaza, Estebe Gandiaga eta Zaloa Zenarrutzabeitia, sei urteko espetxe zigorra beteta.

Preso ohiak, atzo, Markina-Xemeingo Zelaira ailegatu ziren momentuan.Argazk: J. Baskaran

Gandiaga eta Zenarrutzabeitia, kartzelatik ateratzen.
Argazki galeria [nggallery ID=114]
Aske geratu ziren eguneko kronika laburra
Markina-Xemeingo (Gandiaga eta Ostolaza) eta Etxebarriko (Zenarrutzabeitia) preso politikoak aske geratu ziren atzo (urtarrilak 20). Castellongo espetxetik atera ziren biak Gandiaga eta Zenarrutzabeitia, batera. Senideak espetxe atarian egon ziren zain. Eneko Ostolaza markinarra 11:30ean geratu zen aske; Huelvako espetxean egon da Ostolaza.

Eneko Ostolaza, espetxetik atera den momentuan.
Hiru herritarrak Lea-Artibaira ailegatuko dira gaur.
Albistearen harira, herritarrak sare sozialetan ongietorri mezuak idazten hasi ziren. Ikus
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren Facebook-a edota
LeakoHitzaren Twitterra.
Aurrekariak
2008ko urtarrilaren 23ko goizaldean Lea-Artibaiko zortzi gazte atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Sei markinar, –Estebe Gandiaga, Urko eta Ainhoa Pagoaga, Borja Oregi, Iban Etxebarria eta Eneko Ostolaza–, Etxebarriko Zaloa Zenarruzabeitia eta Eneko Etxaburu ondarrutarra.
Fernando Grande-Marlasca Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta, operazio poliziala 02:00ak aldera hasi zen eta 08:00etan amaitu. Atxilotuen etxebizitzak arakatu zituzten poliziek, eta zenbait etxebizitzetan indarra erabili zutela aitatu zuten familiek.
Gazteen lokal bat, gaztetxea eta herriko taberna ere miatu zituzten Markina-Xemeinen.
Atxilotu zituztenetik,
lau egunez inkomunikatuta eduki zituzten zortzi gazteak, eta zortziek tratu txarrak salatu zituzten: etengabeko kolpe eta mehatxuak.
Gazteen inkomunikazio egoeraren aurrean, abokatuek, inkomunikazio epea grabatzea, familiei euren egoeraren berri ematea eta konfidantzazko mediku batek aztertzea eskatu zioten Grande-Marlascari. Epaileak, ezetz esan zien eskaera guztiei.
Urtarrilaren 26an pasatu ziren gazteak epailearen aurretik, ofizioko abokatuagaz eta inkomunikazio egoeran. Atxilotuen senide eta lagunak goizaldean abiatu ziren Madrilerantz, autobusez.
Ainhoa Pagoaga markinarra eta Eneko Etxaburu ondarrutarra aske utzi zituzten, baldintzapeko askatasunean, beste gazte guztiak, ostera, espetxeratzeko agindua eman zuen Fernando Grande-Marlasca epaileak.
2009ko urriaren 13an hasi zen Lea-Artibaiko gazteen kontrako epaiketa. Zortzi urtetako zigor eskaera egiten zieten Segiko kide izatea egotzita.
Independentzia eta Torturarik ez ipintzen zuten kamisetekin agertu ziren gazteak Auzitegi Nazionalean, eta fiskalaren aurrean aitorpenak egiteari uko egin zioten, komisaldegian egindako deklarazioak «Torturapean eta mehatxupean» egin zituztela gogora ekarri ondoren.
Sei urtetako kartzela zigorra ezarri zieten baina, helegitea jarri zuten Auzitegi Gorenean. 2010eko ekainaren 16an helegitea aztertu zuten Espainiako Auzitegi Gorenean.
Uztailean eman zuen Espainiako Auzitegi Gorenak behin behineko epaia. Horren arabera lau gazte absolbitu egin zituzten –Urko eta Ainhoa Pagoaga, Iban Etxebarria eta Borja Oregi. Beste laurei sei urteko zigorra berretsi zieten.
Momentu honetan, Eneko Etxaburu ondarrutarrak jarraitzen du preso. Beste hirurak baino hiru urte beranduago kartzeleratu zuten-eta.