
Lekeitioko Udalak Apurketa Hidraulikoa (fracking) ikertzeko abian dauden baimenen eteteari buruzko mozioa onartu du. Lea Artibaiko Eguzki talde ekologistak aurkeztu zuen mozioa joan den eguenean egindako osoko bilkuran. Mozioa Bilduren aldeko bozkekin onartua izan zen, EAJk ezezkoa bozkatu zuen. Zentzu honetan,
Lekeitio Fracking gabeko herri izendatu du Lekeitioko Udalak.
“Eusko Jaurlaritza sistema hau ikertzeko baimenak ematen ari dira, bai lehorrean eta baita itsasoan ere, gure kostaldetik kilometro gutxira. SHESA bere enpresa publikoaren bidez ari da kudeatzen baimen horietako batzuk”, esan dute. Horregaitik, Lekeitioko Udalbatzak Fracking sistema ikertzeko zundaketa baimen guztiak bertan behera lagatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Erabaki hau, gutun bidez jakinaraziko diete.