Ondarroako portuan desegiten zebiltzan txalupak su hartu du
Gure San Agustin izena zeukan ontziak eta Hondarribikoa zen. Ondarroara ekarri zuten abenduaren 6an, desegiteko. Gaur karrora igo dute eta ontziak su hartu du. Sutea gertatu bezain pronto, suhiltzaileak agertu dira Ondarroako portura. Guztira lau suhiltzaile kamioi eta anbulantzia berezia bertaratu dira.
1969ko ontzia da Gura San Agustin eta 2007. urtetik 2013ra arte, Hondarribiko flotaren parte izan da.
Argazki galeria [nggallery ID=113]
