
Pototoren estradizioa salatzeko Lekeition egindako elkarretaratzea
Madrilgo (Espainia) Soto del Real espetxetik Puertora (Cadiz, Espainia) eraman dute Julen Atxurra Pototo preso politiko lekeitiarra. Barikuan eman zuen agindua espetxe zuzendaritzak, baina, senideek ez dakite oraindik, ailegatu den. Sototik irtenda dagoela besterik ez dakite etxekoek, zapatuan Soto del Realen zeukaten bisita bertan behera geratu zelako.