Colindresko 'Manuel Padre Segundo'-k ekarri du Ondarroako portura lehen antxoa
https://www.youtube.com/watch?v=fzKGGLmpH9w
Hiru turrunak jo dituzte gaur, 12:30ean, Ondarroako portuan. Antxoagaz bidean ziren Colindres eta Laredoko hiru itsasontzi, eta 13:00etarako espero zuten portura ailegatzea. Esperotakoa bete egin da, eta 12:50ean Colindresko Manuel Padre Segundo itsasontziak egin du sarrera. 12:55 orduko lehen antxoa kaxa kofradiako bentara eraman eta pisatzen ari ziren.
Hiru turrunak jo dituzte gaur, 12:30ean, Ondarroako portuan. Antxoagaz bidean ziren Colindres eta Laredoko hiru itsasontzi, eta 13:00etarako espero zuten portura ailegatzea. Esperotakoa bete egin da, eta 12:50ean Colindresko Manuel Padre Segundo itsasontziak egin du sarrera. 12:55 orduko lehen antxoa kaxa kofradiako bentara eraman eta pisatzen ari ziren. 46 garaukoa izan da aurten Ondarroan sartu den lehen antxoa, txiki xamarra, baina oso esperotakoa. Izan ere, berdel kanpainaren atzeratzeak antxoaren arrantzua ere “nahikoa” atzeratu du. Atzetik sartu da Colindresko Nuevo Torre Quitina ontzia, 13:05 orduko. Hirugarren ontzi bat falta zen oraindik sartzeko. Hiruren artean, 1.200 kaxa antxoa ekarri dituzte, 10.800 bat kilo.
12:55ean, lehen antxoa pisatzen
Getarian eta Hondarribian ere egin du sarrera antxoak gaur. Getarian goizean porturatu dute, 4.000 kaxa, han ere 45-50 garau artekoa. Getarian 3,60 euro inguruko prezioa egin du kiloak eta Hondarribian 4,50 ingurukoa. Andaluzian ere ari dira sartzen tamaina txikiko antxoa, “plaiko antxoa” deitutakoa, eta horrek eragina izango du salmenta prezioan.
Berdel kanpaina, amaitzekotan
Asteon berdela izan da ugariena Ondarroako Kalare Deuna kofradian. Kanpaina aurrera doa eta beste portuetan ere berdel asko ari dira lehorreratzen. Horrek eraginda, prezioak nabarmen egin du behera. “Kupoa amaitzen doa”, esan du Angel Arkotxa benta arduradunak. Amuko ontziek datorren astean amaituko dute berdelaren kanpaina, kupoa beteta; sareko ontziek, berriz, asteon utzi egingo dute berdeletara joatea, eta antxoatan dabiltzanean berdela aurkituz gero, arrantzatu egingo dute kupoa bete arte. Sardina ere sartu da asteon kofradiara. 60 miliatara aurkitu dute, Landetan, antxoa modura.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.