
Eibar eta Markina-Xemein artean lehiatuko da gaur itzulia. 13:10ean aterako dira txirrindulariak Eibartik eta 17:00ak aurretxoan ailegatuko dira Zelaian egongo den helmugara.
Kilometrorik gehienak Bizkaian egingo badira ere, Gipuzkoak protagonismo handia izango du etapa honetan. Izan ere helmugatik 26 kilometroren barruan aurkitzen diren Ixua (1. mailakoa) eta Aiastia (2. mailako) gainak Gipuzkoan aurkitzen baitira. Etapa ez da goian amaitzen, baina bi mendate hauek azken kilometroetan izateak etapa ehiztariak Markina-Xemeinen, Bizkaian, garaipena lortzera anima ditzake.
Busturialdeko eta Lea-Artibaiko hainbat herri igaroko ditu tropelak Markina-Xemeinera bidean. Zugastietan hartuko dute Gernika-Lumorantzako norabidea eta Muxikatik 13:56 inguruan pasatuko dira txirrindulariak. Gernika-Lumo (14:01), Ibarrangelu (14:20), Natxitua (14:35) eta Eatik (14:39) igaroko dira Ispastertik Lea-Artibaira sartzeko. 14:46an pasatuko dira Ispasterko biribilgunetik.
Lea-Artibain zehar, Lekeitio (14:53), Mendexa (14:57), Ondarroa (15:11), eta Berriatua (15:19) igaroko du Itzuliak Markina-Xemeinera norabidean. Handik, Ziortza-Bolibarrera (15:37) joango dira eta Gontzugaraigane pasatuta, Munitibar (15:45) eta Aulesti (15:51) igaroko dituzte berriro ere Markina-Xemeinerantz joateko.
Azken buelta, Ixua pasatuta, Etxebarriatik (16:09) Eibarrera eta handik Elgoibarrera egingo dute San Migueldik pasatuta berriro Etxebarria zeharkatuz (16:54) Markina-Xemeineraino.