5. etapako kronika: SKY taldeko Ben Swift lehena Markina-Xemeingo helmugan
https://www.youtube.com/watch?v=94q_q9DQtSE
Ben Swift (Sky) nagusi izan da gaur (apirilak 11), Eibar eta Markina-Xemein artean lehiatu den Euskal Herriko Itzuliaren bosgarren etapan. Britainiarra hogei bat txirrindulariz osatutako talde txiki bateko azkarrena izan da. Alberto Contador (Tinkoff-Saxo) eta Alejandro Valverde (Movistar) faboritoak talde berean heldu dira. Alejandro Valderde bigarren sartu da helmugan Michal Kwiatkowski lepoan duela. 9. egin du Alberto Contadorrek.
Lea-Artibai eta Mutriku
Ben Swift (Sky) nagusi izan da gaur (apirilak 11), Eibar eta Markina-Xemein artean lehiatu denEuskal Herriko Itzuliaren bosgarren etapan. Britainiarra hogei bat txirrindulariz osatutako talde txiki bateko azkarrena izan da. Alberto Contador (Tinkoff-Saxo) eta Alejandro Valverde (Movistar) faboritoak talde berean heldu dira. Alejandro Valderde bigarren sartu da helmugan Michal Kwiatkowski lepoan duela. 9. egin du Alberto Contadorrek.
Sailkapen orokorrak, beraz, ez du aldaketarik ikusi. Contadorrek lider jarraitzen du, eta 12 segundoko aldea dago bera eta Valverderen artean. Horrela, biharko erlojupekoan jakingo da aurtengo 54. itzuliko garailea zein izango den.
Biharko erlojupekoa 14:16an hasiko da Markina-Xemeinen. Lehena, Bobridge (BEL) izango da. 14:36 etan irtengo du Goiko Portaleko irteera gunetik. Azkenak, berriz 16:25ean.
Txirrindulariek 25,9 kilometroko saioa izango dute. Etapak bi muino ditu, Gontzugaraiganekoa eta Santa Eufemiakoa, azken hau helmugatik 5 kilometrotara. Azken kilometro eta erdia Markina-Xemeingo kaleetatik barrena izango da.
Txirrindulariak Iruzubietatik Ziortza-Bolibarrera joango dira, Gontzugaraigane pasatu eta Munitibarren Aulestirantz hartuko dute Santa Eufemiatik Markina-Xemeinera itzultzeko.
Erlojupekoa-irteera orduakArgazki galeria [nggallery ID=141]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.