Contador, 54. Itzuliaren jaun eta jabe, Markina-Xemeinen
https://www.youtube.com/watch?v=-UJ0xV8U-Qg&feature=youtu.be Alberto Contadorrek bere hirugarren itzulia lortu du gaur Markina-Xemeinen. Tinkoff-Saxo taldeko txirrindularia bigarren geratu da itzuliaren azken etapan erlojupeko bikaina egin ondoren, eta Euskal Herriko Itzuliko podiumaren gorenera igo da.
Movistar Team taldeak erlojupeko ona egin du, lau gizon sartu baititu gaurko etapako hogei onenen artean, baina, azkenean ez du lortu taldeko zerrendaburua zen Valverde podiumean sartzerik.
5. etaparen amaiera, BIDEOAN:
Sailkapen nagusiari begira, Markina-Xemeinek eman du aurtengo Itzuliko azken epaia eta Contadorrek jantzi du hirugarren urtez Itzuliko maillot nagusia. Azkenean, gaurko etaparen ostean, Kwiatkowskik maillot zuria kendu dio Valverderi. Gainerakoan, aldaketarik ez da izan eta Omar Fraile (CJR) eta Davide Villellak (CAN), tarteko helmugetako maillot urdina eta mendikoa jantzi dituzte hurrenez hurren. Lehen euskalduna, Mikel Landa (AST) izan da eta taldekako irabazlea BMC Racing Team.
Itzuliko sari banaketaren amaieran, omenaldia egin diote Amets Txurrukari. Gaixorik egon izanak ez dio utzi Etxebarriko txirrindulariari berak nahiko luken itzulia egiten, hala ere, Txurruka “pozik” eta “esker oneko” agertu da Itzuli osoan zaleen harrera beroa sentitu duelako.
Beñat Intxaustiri (Movistar) elkarrizketa:
Amets Txurrukari (Caja Rural) elkarrizketa:
SAILKAPEN OROKORRA
1 CONTADOR, Alberto TCS 21h 09′ 11″
2 KWIATKOWSKI, Michal OPQ + 00′ 49″
3 PERAUD, Jean-Christophe ALM + 01′ 04″
4 SPILAK, Simon KAT + 01′ 07″
5 VALVERDE, Alejandro MOV + 01′ 07″
6 VAN GARDEREN, Tejay BMC + 01′ 56″
7 EVANS, Cadel BMC + 01′ 56″
8 TROFIMOV, Yury KAT + 02′ 13″
9 PINOT, Thibaut FDJ + 02′ 14″
10 POELS, Wouter OPQ + 02′ 26″
6ª ETAPAKO SAILKAPENA
1 MARTIN, Tony OPQ 38′ 33″
2 CONTADOR, Alberto TCS + 00′ 07″
3 KWIATKOWSKI, Michal OPQ + 00′ 15″
4 SPILAK, Simon KAT + 00′ 16″
5 PERAUD, Jean-Christophe ALM + 00′ 35″
6 DUMOULIN, Tom GIA + 00′ 38″
7 IZAGIRRE, Ion MOV + 00′ 41″
8 VALVERDE, Alejandro MOV + 01′ 02″
9 VAN GARDEREN, Tejay BMC + 01′ 05″
10 PINOT, Thibaut FDJ + 01′ 25″
Argazki galeria [nggallery ID=142]