
Ondarroako Musika Plazan ipini dute, gaur goizean
Ondarroako Udalak Musika Plazan ipini du gaur goizean, herritarren eskariz, eta Markina-Xemeingo Udalak udaletxeko balkoian. Espainiako II. Errepublikaren aldarrikapen eguna da gaur.
“Errepublika haren inguruan gauza asko eztabaidatu ditzakegu. Batez ere, euskaldunon eskubideak berandu eta mugatuta onartu zituela aipatu beharko genuke”, adierazi du Ondarroako Udalak. “Baina ezin dugu ukatu urte haietan espainiar estatuan aurrerapen sozial handiak eman zirela: hezkuntzan, lan eskubideetan, kultur eta erlijio aniztasunean… Balio haietako askorekin bat egiten dugu gaur egun ere”, nabarmendu dute udal ordezkariek. Gogoratu dute frankismoak eten egin zuela esperientzia hura, “altxamendu militar faxistak eten ere”, eta Errepublika hura eta Euskal Estatutua defendatu zuten Ondarroako abertzale, ezkertiar eta errepublikar asko zigortu edo hil egin zituztela Francoren aldekoek. “Saturraranen ehunka ume eta emakume hil zituzten, eta gaur da eguna han hildako askoren gorputzak non dauden ez dakiguna. Trantsizioak frankismoa zigorrik gabe laga zuen. Diktadurako urte haietan lortutako pribilejioak mantendu egin zituzten elite ekonomiko, politiko, militar eta erlijiosoek”.

Markina-Xemeingo udaletxea, gaur goizean