
Euri apur bat egin duen arren asko izan dira gaur goizean ETX Kultur Elkarteak antolatutako ibilaldian parte hartu duten mendizaleak. Etxebarriko elkarteak bi ibilbide jarri ditu aukeran. 46k egin dute 26 kilometroko ibilaldi luzea eta 44k 8 kilometroko laburra.
Basa eta jaitsiera gogorrak aurkitu dituzte bidean, baina “pozik” bueltatu dira parte hartzaileak Etxebarrira. Ibilbide guztia ondo seinaleztatuta egon dela azpimarratu dute eta antolakuntzagaz “gustura” agertu dira.
13:30erako ibilbidea amaituta egon dira ibilaldi laburreko parte hartzaile guztiak, eta luzeko zortzi besterik ez dira falta izan. Handik gutxira agertu dira denak Etxebarriko frontoian jarri duten irteera eta amaiera gunera. Aitzketan hornidura gunea aurkitu dute ibiltariek, bai eta amaieran, frontoian bertan.
Batez ere, Etxebarriko eta inguruetako bizilagunak animatu dira IX. Mendi Ibilaldia egitera, Markina-Xemein, Mutriku eta Ondarroakoak besteak beste. Sopelanako parte hartzaile batek ere egin du aurten Urkotik pasatu den ibilbidea.