Ispasterren EAJk eta Lea-Artibaiko gainerako herrietan eta Mutrikun EH Bilduk jaso ditu bozka gehien
http://www.youtube.com/watch?v=QF4jLD9Ll14 Hamahiru herri osotzen dute Lea-Artibai eta Mutriku eta horietan guztietan, Ispasterren ezik, EH Bilduk jaso ditu bozka gehien. Emaitzak herriz herri ikusteko, EGIN KLIK HEMEN. Orokorrean, EH Bilduk eskualdeko boto guztien %48,97 botu eskuratu ditu; EAJ-k %42,12; EB-k %1,16; PSOEk %1,7; PP-k %2. 11.254 bozka zenbatu dira eskualdean eta guztira 24.842 herritarrek zeukaten bozka emateko eskubidea. Horrela ba, Lea-Artibai eta Mutrikuko parte hartzea %45,30 izan da.
Lea-Artibai eta Mutrikuri dagokionez, Ispasterren (%62,90) eta Gizaburuagan (%62,26) izan da parte hartzerik handiena; txikiena berriz, Mutrikun eta Markina-Xemeinen: %42,53ak bozkatu du Mutrikun eta %43,84ak Markina-Xemeinen.
Nabarnizko bizilagunak izan dira Busturialdeko herrietatik bozkatzera joan diren gehiengoak; %70,10ak eman du bozka bertan. Bermeon (%47,16) eta Busturian (%47,69) berriz, egon da parte hartzerik txikiena.
Orohar, normaltasunez joan zen dena Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko bozkalekuetan, baina Espainiako hainbat herritan Herriek Erabaki-Los Pueblo Deciden koalizioaren boto paperak ez zeudela salatu zuten. Koalizioak salaketa aurkeztu zuen Hauteskunde Batzorde Zentralean.
Bitxikeria legez, Markina-Xemeinen 550 eurogaz betetako gutunazal bat agertu zen hautesontzi batean eta Ondarroan, Arta Bideko hautes-mahai batean, behinik behin, ez zuten utzi EHNAgaz botoa ematen.
Argazki galeria [nggallery ID=152]

