
Burumendi Mendi Elkartearen
60. urteurrena dela eta, atzo
Burumendi Eguna antolatu zuten. Mendi Elkartearen eguna ospatzeko,
bi mendi ibilbide egin ziren. Guztira,
60 bat lagun batu ziren Txurruka Plazatik irten eta Kalbaixora joan ziren mendi irteeretan. Mendian ibiltzeko eguraldi ona izan zuten, eta 12:00etan denak Urkamendin batu ziren. Han hamaiketako goxoa jan, eta sabelak ondo bete eta gero,
Burumendi Mendi Elkarteko sortzaileei omenaldi txiki bat egin zitzaien Urkamendin ipinita dagoen buzoaiaren parean.
Orain 60 urte taldea sortu eta
bertan hasi ziren mendizaleetako asko omendu zituzten buzoiaren inguruan. Omenaldi ekitaldian, o
roigarri bezala zapi zuri bana eman zitzaien elkarteko beteranoei. “Omenaldian bertan, mendi taldeko birek, txistuak lagunduta, agurra ere egin genien dantzan. Atzetik, Laxarok bertso pare bat ere bota zituen”. Kalbaixotik herrira jaitsi, eta bazkaritan agurtu zuten omenaldi eta ospakizun eguna. Guztira,
40 bat lagun batu ziren Lagun Artea elkartean egindako bazkaritan.