
Errebelde Eguna bazkariagaz hasi zuten Ondarroako Gazte Asablandako kideek. Guztira,
40 lagunetik gora batu ziren gaztetxe kanpoan egindako
paelladan. “Bazkaritan ederto pasa genuen, eta arratsaldean herri osoan zehar, altxorraren bila ibili ginen guztiok. Ondo joan zen jokoa”, azaldu dute Ondarroako Gazte Asanbladako kideek.
Arratsaldea altxorraren bila igaro ostean, gauean, Ondarroako Gaztetxean bertan egin ziren kontzertuekin gozatzeko aukera egon zen. Jake Mate, Habemus Papa(m), Blood as ink eta A.M.D. taldeek dena eman zuten gaztetxeko oholtza gainean. Ondarroatik, Amurriotik, Bilbotik eta Arrasatetik etorritako musika taldeek Errebelde Eguna ordu txikiak arte luzatu zuten.