
Ondo baino hobeto joan dira Ondarroan
Galizia Etxeak antolaturiko Karmen jaiak. Hiru egunetan, hainbat ekimen egin dira, eta
emaitzagaz pozik agertu dira jaiaren antolatzaileak. Barikuan hasi ziren Karmenak, “aste eguna zela igarri egin zen. Zer edo zer jende gutxiago ibili zen barikuan Itsasaurren egin genuen azokatxoan, baina zapatuan eta domekan nahikoa jende ibili zen. Asteburuan egin ziren ekimen guztiak oso ondo joan ziren”, azaldu dute Ondarroako Galizia Etxetik. Itsasaurren egin den azokatxoa ere nahiko ondo joan da.
Egunez eta gauez,
kontzertuetan jende polito ibili direla agertu dute antolatzaileek. “Orkestra ikusten nahikoa jende ibili zen, eta DJak ere giro ona ipini zuen”. Zapato gauean egin zen queimada oso arrakastatsua izan zen. “Sekulako jende pila batu zen Itsasaurren. Jendeari asko gustazen zaio”.
Domekan itsasoan hildako eta galdutako arrantzaleak gogoratzeko egin zen prozesio xumea ere, oso polita izan zen. “Momentu hunkigarriak bizi ziren”, gaineratu dute. Domeka gauean, aldiz, jende gutxiago ibili zen arratsaldean egin zen kontzertuan. “Iluntzean, ostera, jendea hondartzatik etorri eta nahikoa ume eta guraso ibili ziren”.
Aurtengo Karmen jaiak zozketa batekin amaitu dituzte.
Lehen saria 11.593 zenbakia izan zen, irabazleak 600 euro eramango ditu.
Bigarren saria, ostera,
01912 zenbakiarentzako izan da. Sari legez, Debako Aisia hotelean asteburu pasa irabaziko du zenbaki horren jabeak.