
2. tartea erabakiorra izan zen bikotearentzat. Lehenengo tarteko denbora 8 segundotan jaitsi eta aurrean jarri ziren garaipena bere egiteko.
Aingeru eta Angel Castro izan zituzten aurkari gogorrenak. Castrotarrak lehenengoak izan ziren lehenengo tartean, baina hurrengo bietan denbora hobea egin zuten irabazleek. Azkenean, 7 segundo eta erdigaz Markina-Xemeingo udaletxe aurrean jarri zuten
podiumaren gorenera igo ziren Gorka Antxustegi eta Mirari Arruti.
Castro aita-semeak bigarren geratu ziren eta
Iñigo Olabegogeaskoetxea eta Iñaki Narbaiza hirugarren.
“Oso gustura” geratu zen rallysprintagaz Gorka Antxustegi pilotu markina-xemeindarra. Kopilotu berria eraman zuen alboan, bere neskalaguna, eta garaipena beretzako pozgarria zela esan bazuen ere “Mirariri oraindik ilusio handiagoa egiten dio”, azpimarratu zuen. 2011n irten zuten elkarregaz estreinako, baina orduan ez zuten zorte handiegirik eduki, oraingoan bai. “Lasterketa borobila irten zaigu” esan zuen Antxustegik.
Lasterketa polita izan zela adierazi zuen Gorka Antxustegik. “Oso ondo irten da. Azken tartean kolpe batzuk egon dira baina antolatzaileek, Hamaika Eskuderiak, ondo konpontzen jakin ditu”, esan zuen. Izan ere, istripu bat egon zen eta ondorioz lasterketa uste baino beranduago amaitu zen.
Libre Formula Txapelketan
Iñaki Alberdi eta Nerea Odriozola izan ziren irabazleak (Ford Escord MK II) eta Abarth kopan
Jon Arregi eta Igor Arriaran. Auto historikoetan berriz,
Jose Javier Aginaga Joxpo markina-xemeindarrak lortu zuen saria seat 124 autoagaz, eta lasterketako junior hoberena
Gaizka Barrena izan zen. Beste kategorietan, berriz, hauek izan ziren irabazleak:
Iban Tarsicio eta Iñigo Peña (Mitsubishi EVO IX) 6. klasean,
Aingeru eta Angel Castro (BMW M3) 5. klasean,
Gorka Antxustegi eta Mirari Arruti ( Peugeot 205) 4. klasean,
Iñigo Errasti eta Xabier Eguren (Renault Clio Sport) 3. klasean,
Garikoitz Lopez eta Urko Pagoaga ( Citroen Saxo VTS) 2. klasean eta
Xabier Agirre eta Jose Antonio Gonzalez ( Citroen Saxo VTS) 1. klasean.
Argazki galeria [nggallery ID=180]