
30 eta 25 irabazi zieten Foronda eta Irastorzari atzo jokatutako finalaurrekoan, eta beraz,
Goikoetxea eta Hernendezen aurka neurtuko dira
eguaztenean, uztailak 16, izango den finalean.
Hasieratik 4 eta 5 tantuko aldea atera zieten Hormaetxea eta Lopezek Foronda eta Irastorzari, eta horrela mantendu ziren partidu osoan. Hormaetxeak aukerak aprobetxatzen jakin eta tantu polit batzuk egin zituen. Lopez berriz, pelotak atzera botatzen trebe ibili zen.
Goikoetxea eta Hernandez eta Hormaetxea eta Lopez-en arteko finala, 18:00etan jokatuko da Markina-Xemeingo frontoi nagusian.
Jaialdia orduko, beste partidu bat jokatu zen Antxon eta Zabala eta Arbe eta Ubillaren artean. 30 eta 19 irabazi zuten Antxonek eta Zabalak. Bikote irabazlea ondo ibili zen, galtzaileek, berriz, ez zen egunik onena izan eta ez zuten ohiko maila erakustea lortu.