135 parte hartzailek egin zuten XVI. Atletismo Eguneko lasterketa.
Echassa Oubaddi izan zen irabazlea gizonezkoetan eta Cristina Ioeda emakumezkoetan.
Parte hartzaile askok lehen buelta eman orduko agertu zen Oubaddi Zelaiko helmugara. Atzean laga zituen
Aimad Bouliane, bigarrena, eta podiuma osatu zuen
Joseba Plaza markina-xemeindarra.

Laugarrena ere markina-xemeindarra izan zen, Arkaitz Galindez, eta Josu Uriartek ere zazpigarren egin zuen. Ruben Arrizabalaga mutrikuarra eta Pedro Mari Arriola markina-xemeindarra bederatzi eta hamargarren postuetan geratu ziren.
Emakumezkoetan bigarrena, Lide Azkue Markina-Xemeingo bizilaguna izan zen eta
hirugarrena Leire Sanchez gernikarra.
Fortunato Vencedor 85 urteko korrikalariak ere parte hartu du aurten ere, eta sari berezia eman zioten bere zaletasuna gogo biziz mantentzen jarraitzen duelako.

Herritarren parte hartzea azpimarratzekoa izan da aurtengo krosean, eta antolatzaileak, Markina-Xemeingo Atletismo Taldea eta Bekobenta Eskola, pozik agertu dira. “Hori izan da beti gure helburua eta aurten lortu dugula esateko moduan gaude”, adierazi dute.
Atletismo Eguna, baina, ez da izaten krosa bakarrik. 17:00etan hasita, txupete, aurrebenjamin, benjamin, alebin, txiki eta kadeteen abiadura probak eta erreleboak egon ziren bai eta txiki eta kadeteen Kros Txikia ere. Pisu jaurtiketa ere burutu zen Zelaiko berdegunean.
Ume eta gazteen parte hartzea ere handia izan da oraingoan,
80 neska-mutilek parte hartu zuten. Ikusleek ere Zelaiaren buelta osoa bete zuten eta gogoz animatu zituzten korrikalariak.
Kross haundiko sailkapena