Lekeitioko Batzokian pintadak egin izana "ekintza faxista eta totalitarioa" dela salatu du EAJk
Lekeitioko EAJk jakin eragin duenez, “PNV diruzale. Kutxabank ez pribatizatu. Iruzurrik ez. Partido del Negocio Vasco herriaren kontura aberasten” jartzen zuen pintadan. EAJk “beste behin ere” pintadak egin izana salatu du. “Lekeitioko EAJk argi eta garbi utzi nahi du, beti egin dugun moduan, mota horretako ekintzek ez dutela inondik inora bizi dugun garai berri honetan inolako ekarpen positiborik egiten“, adierazi dute. Gertaera “ekintza faxista eta totalitarioa” dela esan eta “erabat arbuiatzen” dutela esan dute Lekeitioko jeltzaleek.
Halaber, “beraien ideiak defendatu ahal izateko modu horretako ekintzez baliatu behar izatea penagarria” dela gaineratu dute. Jeltzaleen iritziz, pintadak eginez, egileek euren ideiak denfentzarakoan “zer nolako arrazoi eta demokrazia maila duten” agerian laga dute. Pintadan idatzitakoa “salaketa faltsua” dela eta horren helburua “euskal gizartea beldurraraztea (Kutxabanken bezero eta ezarleak bereziki)” dela diote. Ekintza “arduragabekeria hutsa” dela esan dute. Eta egileak “manipulazio demagogikoetan erori” direla gaineratu dute.
Pintaden helburua Kutxabank eta EAJ ahultzea dela esan dute. “Ez dute lortuko! Eraso eta salaketa horiek hain dira arrazoigabeak, ezerezean erotzen direla”.
Azkenik, “edozein jazarpen nahiz erasoren aurrean”, Lekeitioko EAJk bere bideari tinko eutsiko diola gaineratu dute. “Gure helburu eta interes bakarrak lekeitiarren bizi kalitatea hobetzea dira eta”. Jeltzaleek herriaren eta herritarren alde lan egiten jarratuko dutela gaineratu dute, “betidanik egin legez”. Lekeitioko EAJren helburua pertsonak direla azpimarratu dute. “Gauza berdina esan al dezakete ekintza horiek burutzen dituztenek?”