Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdiak 25.000 ikusle bildu ditu Lekeition
https://www.youtube.com/watch?v=kgxX2P6sVdo
“Arrakasta izugarria izan da”. Berba horiekin egin du Lekeitioko Udalak 25. Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiren balorazioa. “Mundiala!”. 25.000 ikusletik gora izan dira barikuan hasi eta domekara arte Lekeition egon direnak. Emanaldiz emanaldi, ikuslegoak erantzun ona eman duela azaldu du Lekeitioko Udalak. “Asteburu zoragarria izan da. Plaza, kaleak, hondartza, portua... jendez beteta egon dira. Kaleko arte gose nabaria zen eta eguraldia lagun, ikuskizun guztiek erantzun ezin hobea jaso dute”.
“Arrakasta izugarria izan da; mundiala!”. Berba horiekin egin du Lekeitioko Udalak 25. Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiren balorazioa. 25.000 ikusletik gora izan dira barikuan hasi eta domekara arte Lekeition egon direnak. Emanaldiz emanaldi, ikuslegoak erantzun ona eman duela azaldu du Lekeitioko Udalak. “Asteburu zoragarria izan da. Plaza, kaleak, hondartza, portua… jendez beteta egon dira. Kaleko arte gose nabaria zen eta eguraldia lagun, ikuskizun guztiek erantzun ezin hobea jaso dute”.
Libourneko jaialdiarekin sortutako Danbor Talka-Le Choc des Tambours ekoizpenak ere Lekeitio eta Libourneren arteko harremanak egonkortu dituela esan dute udal ordezkariek. “Abuztuan egingo den jaialdi horretara Maitane Larrauri alkatea joango da, gonbidatu legez”. Oro har, alkatea hara joanda, bi jaialdien arteko elkarlanaren lehenengo emaitza Libornen elkarrekin ikusi ahalko dutela azaldu dute.
Beste alde batetik, Lekeitioko Udalak eskerrak eman nahi izan ditu. “Ezinezkoa egingo litzateke 25 urteko itsas bidai hau, gure alboan Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzak eta BBK-k lagunduko ez baligute”. Halaber, datozen urteetan ere elkarlanean jarraitzeko gonbidapena luzatu diete Etxepare institutuari, Institut Francais-i eta Autore Fundazioari.
Bide beretik, jaialdia aurrera ateratzeko beharrezkoa den sukaldeko lanetan aritu izan direnei eskerrak eman nahi izan dizkiete udal ordezkariek. “Udal langileen eta Aittita Txiki elkartearen lana ikaragarria izan da. Baita ere, eskerrak eman herritar zein bisitariei, beste behin ere jaialdia eskuak zabalik jasotzeagatik”.
Manchester, Brest, Libourne, Gasteiz eta beste hiri batzuetako kale antzerki jaialdietatik etorritako ordezkariak ere pozez joan direla esan dute. “Haiek hunkitu dira eta gu ere hunkigu egin gara. 25 urte bete dugu baina bidaia hasi baino ez da egin. Ilusio berberagaz itsasoratuko gara berriro ere. Hodeiertzera begira brankan jarraitu nahi dugu kaleko arteen itsasoan. Kultur trafikanteak gara lekeitiarrak!”.
Argazki galeria [nggallery ID=182]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.