
Lea-Artibai zirkuituko Markina-Xemeingo BTT martxa egin zen estreinako bai eta bizikleta martxa herrikoia ere.
Goizean goizetik irten ziren
Lea-Artibai eta inguruetako 98 mendi bizikleta zale BTT martxa egitera. Bi ibilbide izan zituzten aukeran 36 kilometrotako luzea eta 20 kilometrotako laburra. Aurreko egunetan izandako euriaren ondorioz, bietan aurkitu zuten basa parte hartzaileek, hala ere, “gustura” geratu ziren. “Ibilbide polita eta giro ona izan ditugu lagun”, adierazi zuen ibilbide luzeko parte hartzaile batek.
12:00etarako ailegatu zen lehen parte hartzailea eta eguerdirako denak ziren bueltan antolatzaileek Arkupe aurrean jarritako helmugara.
Lea-Artibai Zirkuituko hurrengo BTT martxa Amallokoa izango da, irailaren 13an.
Martxa herrikoia
11:00etan hasi zen lehenengo aldiz egiten zen bizikleta martxa herrikoia eta benetan ere horrelakoxea izan zen, herrikoia.
Markina-Xemeingo 25 nagusik eta 36 umek hartu zuten parte bertan, eta giro on-onean eman zuten buelta herri inguruetan zehar. Lehenengo ibilbidea guztiek batera egin zuten, bigarrena berriz, nagusiek eta ume batzuek. “Apur bat gogorragoa izan da, suhiltzaileetatik barik Axpe albotik igarota”, azaldu zuten parte hartzaileek.
Txiki guztiek izan zuten saria amaieran, bizikletarako botila, eta opari batzuk ere zotz egin zituzten antolatzaileek, gurpil ganberak eta puzgailauak.
Martxen amaieran mokadua hartzeko aukera izan zuten martxa bietako parte hartzaileek.
Argazki galeria [nggallery ID=181]