Iparragirre etxera ekartzeko eskatu dute argazki erraldoi bategaz
https://www.youtube.com/watch?v=zRvn2ponAcM Ondarroako Iparra Galdu Baik plataformak Ibon Iparragirre Burgoa preso politiko ondarrutarra etxeratzeko eskatzeko hainbat ekimen prestatu ditu uztailean. Horren harira, zapatuan argazki erraldoia atera eta elkarretaratzea egin zituzten Arrigorri hondartzaren inguruetan.
Zapatu eguerdian Arrigorri hondartzaren gaineko begiralekuan hainbat herritarrek Iparra Galdu Baik-eko mosaiko erraldoia osatu zuten. Mosaiko erraldoia osatzea eta bertan parte hartu zuten ia 70 lagunak koordinatzea ez zen bat ere behar erraza izan, baina azkenean, Iparragirre eta oro har, gaixo larriak etxeratzeko eskatzen zuen mosaikoa osatzea lortu zuten.
Argazki erraldoia atera ostean, hondartza alboko musturrean 20 minutu inguruko elkarretaratzea egin zuten herritarrek. Asteburuko ekimenez gain, eguenean ere, 19:00etan kaminazpitik irtengo duen bizikleta martxan, Ibon Iparragirre askatu eta etxeratzeko eskatuko dute Ondarroako kaleetan barrena.