
KAE 1 Ligako arraunlariek zapatuan Orion egin zuten estropada, eta Zumaiak irabazi zuen hemeretzi minutu, berrogeita hamalau segundu eta zortzi ehuneneko denborarekin. Getaria izan zen bigarrena. Ondarroa hirugarrenak hemeretzi minutu, berrogeita hamazazpi segundu eta hemezortzi ehunen egin zituen. Haren atzetik laugarrena Donostiarra izan zen.
Lekittarrak seigarren amaitu zuen estropada, hogei minutu, hamabi segundu eta berrogeita hemezortzi ehuneneko denborarekin.
Asteburu honetan Lekeition dute hitzordua TKE 1 Ligako klubek. Zapatuan 12:00etatik aurrera lehiatuko dute estropada.