Ondarroako liburu azokak Alameda liburu eta irakurlez bete du
https://www.youtube.com/watch?v=3IuKCplL030&feature=youtu.be Euskadiko Liburu Ganbarak eta Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak antolatuta, liburu azoka zabaldu dute Ondarroako Alamedan. Hurrengo uztailaren 27ra arte, Alamedara joango diren liburuzaleek betiko eta azkenaldian merkaturatu diren liburuak erosteko aukera izango dute.
Saltzaileek, besteak beste, azokara hurreratzen den jendea batez ere, “berritasunen bila” joaten dela nabarmendu dute saltzaileek. “Arrakastatsuenak umeentzako eta liburu ezagunak dira; azken hauen artean batez ere Suediako nobela beltza deritzona saltzen da gehien. Bestalde, euskal autoreen artean, Toti Martinez de Lezearen liburuak saltzen dira, gehienbat”, azaldu dute saltzaileek.
Krisi ekonomikoa kontutan hartuta, azokan eskaintza bereziak dituzte aukeran. “Irakurle denei irakurtzeko aukera eman nahi diegu. Hori dela eta, liburuetako asko 2 eta 5 euro artean saltzea erabaki dugu”.