Etxebarriko Guraso Elkatearen zozketako zenbaki saritua 109 izan da
Zozketa uztailaren 12an, zapatua, egin zuten eta saridunak hamabost eguneko epea izango du agertzeko. Irabazlerik agertuko ez balitz ordezko zenbakia 218 izango dela jakitera eman dute Etxebarriko Guraso Elkartekoek. Saridunak elkartekoengana jo behar du txartelagaz otzara eskuratzeko.