Nafarroako egoera politikoari buruzko hitzaldia antolatu du Lekeitioko EAk
Maiorga Ramirez EH Bilduko parlamentariak hitz egingo du eguenean, uztailak 24, 19:30ean, Kultur Etxeko Azkue Aretoan izango den hitzaldian. Aurkezpena, berriz, Edriga Aranburu Lekeitioko EAko koordinatzaileak egingo du. “Interesatuta dagoen jende guztiarentzat zabalik dago deialdia eta beraz, gonbidapena”, azpimarratu dute antolatzaileek.
Hitzaldia amaitutakoan, luntx-a egingo da Alkartetxean.