
Zapatuan hasten da aurre denboraldia, eta
Aurrera Futbol Taldeak jakitera eman duenez, desfibrilatzailea jada prest daukate Zaldupe Udal Futbol Zelaiko aldagelen sarreran, zer edo zer gertatuz gero eskura edukitzeko.
«Eskertzekoa da udalak egin duen esfortzua tresna hau erosteko, gutxien espero dugunean izan genezakeelako bere beharra», adierazi dute Aurrera Kirol Elkartekoek.
Aurrera Kirol Elkarteko erregionalen ohorezko mailako taldeak datorren zapatuan ekingo dio 2014/2015 denboraldia prestatzeari. Taldeak, 10:30etan egingo du aurkezpena Zaldupen, eta bertan ikusi ahalko dira taldeak egin dituen fitxaketa berriak.
Beste urte batez, Xepe Gallastegi eibartarrak jarraituko duela taldea gidatzen aurreratu du Ondarroako futbol taldeak. «Entrenatzaileak prestatu duen aurredenboraldiari buruzko informazio gehiago laister eskainiko dizuegu», zehaztu dute.