Etxebarrian eta Ispasterren Santiago bezperan txupina bota ostean ekingo diote jaiari. Etxebarrian eta Ispasterren 19:00etan botako dute txupina, eta, ostean, danborrada egingo dute bietan. Aurten Santiago eguna jai eguna eta barikua izanda, asteburu luzea dago aurretik jaietan bete-betean sartu eta ondo pasatzeko. Kirol zein kultur ekintza asko izango dituzte aukeran, eta jan-edana ere ez da faltako.
Egun hauetan herri kirol saioak eta eskupilota, pala edota zesta punta partiduak egingo dituzte han eta hemen. Etxebarrian, esaterako, gaur, 17:00etan gaztetxoek eskuz eta zestaz partiduak jokatuko dituzte, bai eta bariku arratsaldean ere.
Bestalde, Ispasterren, bihar, pala txapelketaren finalak jokatuko dituzte. Ispasterren, baina, kirol hitzordu garrantzitsuena Santa Ana Eguneko Krosa izango da. 16 urtetik beherakoak 18:00etan hasiko dira, eta nagusiak, 19:00etan. 8 urte bitarteko neska-mutilek 1,1 kilometro egingo dituzte, eta 9 urtetik 16 urte bitartekoek 2,3 kilometro. Helduetan, bestalde, mutilek 7 kilometro egingo dituzte, eta neskek 4,8 kilometro. Sari potoloak jasoko dituzte azkarrenek, eta errekor berria egiten dutenentzako diru saria egongo da.
Gastronomia lehiaketek ere ez dute hutsik egiten jaietan, eta Etxebarrian, esaterako, paella herrikoia prestatuko dute zapatuan. Ispasterren, berriz, domeka eguerdian egingo dute herri bazkaria.
Eta nola ez, estilo desberdinetako musikagaz gorputzak astintzeko astia ere hartuko dute. Etxebarrian bihar Wilis Drumond, Iheskide eta Fan&Go erromeria izango dira. Barikuan Inperial taldeak mariatxiak ekarriko ditu, eta zapatuan EH Sukarraren eta Dantzaldi taldeen saioak egongo dira. Ispasterren, halaber, Santixau bezpera Sustrajh Band-en kontzertuak eta Oxabiren erromeriak girotuko dute. Zapatuan Enkore taldearen eta Babel Govers-en emanaldiekin gozatua hartuko dute bertaratzen direnek. Eta domekan, mozorro lehiaketaren ostean Lisker taldearekin erromerian dantzan ibiliko dira.
Etxeko txikienentzat ere ondo pasatzeko egunak dira, eta Etxebarrian domekan haur parkea egongo da, 11:30etatik 13:30etara goizez eta 16:30etatik 19:00ra arratsaldez. Ispasterren, berriz, Faunolandia prestatu dute bariku arratsalderako. 17:30etan hasita naturaren inguruko 30 joko egiteko aukera izango dute.
- SANTIAGO JAIETAKO EGITARAUAK:
ETXEBARRIA
Gaur.
17:00. Gaztetxoen eskuzko eta zestako pilota partiduak.
Bihar.
19:00. Txupinazoa. Ondoren, danborrada Markinako bandagaz. Gero, poteoa bandagaz.
21:30. Afari herrikoia, frontoian.
23:00. Kontzertuak, plazan: Wilis Drumond, Iheskide eta Fan&Go erromeria.
Barikua, uztailak 25
11:00. Meza Nagusia Rakel Pujanak abestuta. Ondoren, dantza emanaldia.
17:30. Pilota partiduak: palaz, eskuz eta zestaz.
18:00. Disko festa Jon Urbietagaz. Eta briska txapelketa.
20:30. Triki poteoa.
23:15. Mariatxiak Inperial taldeagaz. Ondoren, erromeria Tximeleta taldeagaz.
Zapatua, uztailak 26.
11:00. Meza nagusia.
13:00. Adiskideak fanfarria.
14:30. Paella herrikoia.
Ondoren. Adiskideak fanfarria, jolasak eta pottokak.
17:00. Joko herrikoiak.
23:00. EH Sukarra eta Dantzaldi taldeak.
Goizaldean. Pottokak.
Domeka, uztailak 27.
11:00. Meza nagusia.
11:30. Rosa Maria Etxaren eskutik, bustin tailerra, plazan.
Ondoren. Saloi dantzen emanaldia.
11:30-13:30. Haur parkea.
16:30-19:00. Haur parkea.
ISPASTER
Bihar.
17:00. Pala txapelketaren finalak. Saria: bi bikote finalistentzako afaria.
19:00. Txupinazoa, pregoia eta Txanton Pipirriren igoera. Ondoren, danborrada herrikoia Aitxitxa Makurra txarangagaz. Nahi den beste sagardo edateko aukera, intxaur eta gaztarekin lagunduta, eta Aitxitxa Makurra txarangaren musikagaz alaituta.
23:30. Sustrajh Band-en kontzertua. Jarraian, Oxabi taldearen erromeria.
Barikua, uztailak 25.
11:45. Kalejira Elexaldetik Santiagoko baselizara.
12:00. Meza Nagusia Santiagoko baselizan. Ondoren, ohitura den bezala, nagusientzako ardo zuria eta pastak dohainik egongo dira.
13:00. Txalaparta saioa Santiagoko baseliza ondoko zelaian.
17:30. Umeentzako Faunolandia. Naturagaz erlazionatutako 30 joko egingo dituzte.
18:00. Mus txapelketa, frontoian. Inskripzioa: 20 euro bikoteko.
22:30. Ondoko hilobiko tipoa antzezlana. Sarrerak 3 euro aurretik erosita; leihatilan 5 euro. Ondoren DJ Burunda.
Zapatua, uztailak 26.
10:00. Meza Santiagoko baselizan.
12:00. Meza Nagusia Mikel Deunaren elizan.
13:30. Ispasterko herritarren dantza emanaldia.
18:00. 25. Kros Lasterketa Herrikoia. Izen ematea egun berean, udaletxean. Gazteen proba 18:00etan izango da. Nagusiena, berriz, 19:00etan .
23:30. Enkore-ren kontzertua. Jarraian, Babel Govers-en saioa.
Domeka, uztailak 27.
14:30. Herri bazkaria.
18:00. VIII. Banakako Bolo Txapelketa. Izen ematea 3 euro, 17:45etik 18:00etara.
21:00. Mozorro lehiaketa.
23:30. Lisker taldeagaz erromeria.
Atsedenaldian. Soka saltoa.
00:00. Txanton Pipirriren jaitsiera. Lisker taldearen erromeriak jarraituko du ostean.