Estalki termikoa jarriko dute Lekeitioko igerilekuan
2013ko udan Lekeitioko udaletxean egon zen bekadunak udal eraikin desberdinen azterketa energetikoa egin zuen. Azterketa hori oinarritzat hartuta eraikinen eraginkortasun energetikoa hobetzeko urratsak ematen hasi da udala. Bide horretatik jarraituz, igerilekuan estalki termikoa jartzea erabaki dute. “Horreri esker, igerilekua itxita dagoenean bero galerak saihestuko ditugu, honek suposatzen duen aurrezpen energetikoa lortuz”, azaldu du udalak.